GO-IRAS ITURGINTZA Donostia

GO-IRAS iturgindegia duela 40 urte baino gehiago sortu zen Donostian. Ur, gas eta berokuntzako instalazioei lotutako lanak egiten ditugu. Gaur egun, talde gaztea eta profesionala gara, eta etengabe ari gara prestatzen, iturgintzaren sektoreko araudi eta nobedadeetan egunean egoteko.

Lan guztietan, markarik onenetako material homologatuak erabiltzen ditugu beti, eta iturgintzan indarrean dagoen araudiari jarraitzen diogu.

Gure iturginak iturgintza, gas eta berokuntzako edozein instalazio egiteko prestatuta daude.

ZERBITZUAK

PARTIKULAR ETA ENPRESENTZAKO ZERBITZUA

Iturgintza, gas eta berokuntzako lan mota oro egiten dugu partikularrentzat, enpresentzat eta lokaletarako. Instalazioa, ordezpena eta matxuren konponketa.

bainu altzaria

AUZOKOEN ERKIDEGOENTZAKO ZERBITZUA

Esperientzia handia dugu Donostiako auzokoen erkidegoentzat iturgintza-lanak egiten, eta matxurak konpontzeko eskaintzen dugun berehalako arreta dugu ezaugarri bereizgarri.

inspección de conductos con cámara en donostia. trabajos de fontanería

HODIEN IKUSKAPENA KAMERA BIDEZ

Saneamendu-hodiak eta keak ateratzeko bideak kamera bidez ikuskatzen eta grabatzen ditugu, buxadurak eta hausturak aurkitzeko eta zehaztasun handiagoarekin eta obra txikiagoekin konpondu ahal izateko.

fontanería donostia: trabajos verticales

LAN BERTIKALAK:

Zorroten-tarteak konpontzen eta ordezten ditugu teilatutik esekita. Aldamiorik gabe: bizkorrago, garbiago eta merkeago.

argi zuloak donostia

ESTALKIAK ETA ARGI-ZULOAK

Halaber, estalkiak eta argi-zuloak egiten ditugu auzokoen erkidegoen patioetan, eta konponketak eta erremateak egiten ditugu estalki eta argi-zuloetan.

INDUSTRIA MINISTERIOAK BAIMENDUTAKO ITURGINTZA-ENPRESA

ENPRESA ELKARTUA: instagi
fomento donostia-san sebastián
fomento de donostia-san sebastián